XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mirariz edo igesiko ete dauan bildur ziran....

Apaiz nagusiak ta farisaitarrak batez be artega....

Jesus igaro bear zan bide bazterretan, buru-makur... arantza zorrotza biotzetan ebela... goibel... Jesus'en adiskide ta matale banakak ezagutu leikezan... Jesus era negargarri orretan oartuta... orretariko ori Jainko Seme izan ete leiken... zalantza ta eztabaidak sortu jakeza euren barruetan....

Errukarriak! Ikasle ta adiskide oneri, Bere buruaz zer jazoko zan sarri irakatsi eutsen....

Jaungoiko-Seme ta gizadiaren azkatzalle zalako, neke zoritxar guztiok eroan bear ebazala, bein baño sarriago iragarri eutsen....

Baña orrelakorik zinistu ezin... ontzat emon ezin....

Iaungoikoaren asmoak eta gizonenak ez dira bardiñak; ezta Bere bideak ta gizonenak be, Isai igarlearen bitartez irakatsi euskunez....

Jesus onak gurutza astunaren azpian erdi illik doala dirudi....

Baña Bere jarrai doazanen asmo danak ezagun dauz....

Bide bazterretan bananduta edo taldeka dakusan, ikusten dauzan, Bere maitalien biotz barruko burrukak ta erasoadiak be agiri jakoz....